XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Presak eraikitzea

1 Begiratu beheko presen argazkiei.

2 Azaldu zer gertatzen den.

a) Nola eragiten dio paisajeari presak eraikitzeak?

b) Nola eragiten die gizakiei?

c) Eta animaliei eta landareei?

3 Zer aztertu behar da inon presarik eraiki aurretik?

Ingurugiroa

Itsas txakur fraidea

Oraintsu arte itsas txakur fraideak oso ugariak izan dira Mediterraneo itsasoko kostaldeetan eta Ozeano Atlantikoko uharte batzuetan, hala nola, Madeiran eta Kanarietan. Gaur egun, ordea, oso ale gutxi geratzen dira.

Animalia hauek guztiz desager ez daitezen, itsas zakur fraidea berreskuratzeko elkarteak sortu dira. Elkarte horietan itsas txakur fraide gaixoak sendatzen dituzte, euren kasa moldatzeko gauza izan arte.

- Itsas txakur fraidea babestea eta zaintzea ekintza ona ala txarra da? Esan zergatik.